LezamaBizirik
  • ESP
  • EUS
  • ESP
  • EUS
  • Lezamabizirik
  • Noticias
  • Publicaciones
  • Fotografías
  • 2019
  • 2018
  • 2017
  • 2016
  • 2015
  • 2014
  • 2010
  • 2009
  • 2008
  • 2007
  • 2006
  • 2005
  • 1800
  • Febrero

    Lezama nevado

  • Abril

    Lezamatik Larrabetzura Kolore guztietako basoen bila

    2017ko azaroaren 28an Lezaman Kolore guztietako basoak ekimenak egin zuen aurkezpena eta txarlari jarraipena ematen 2018ko apirileko 15an Larrabetzuko bi lur eremuei egin diegu visita. Bertan Besaia empresa eta Lurgaia fundazioaren eskutik basogintzako esperientzi berriak ezagutu ahal izan ditugu. Larrabetzuar auzokide partikular batzuk zeditutako bi partzeletan basogintzako kudeaketa sustengarri eta alternatiboak zuzenean ikusi ditugu. Oso goiz ezberdin eta interesgarria izan da bertan juntatu garen hogei lagunentzako.
  • Abril

    Presentacion. Transporte pùblico en Txorierri

  • Junio

    BASOGINTZA KUDEAKETA EREDU JASANGARRIAK EZAGUTZEN URDAIBAIN LEZAMA BIZIRIK EGUNEAN

    Pinu eta eukaliptoekin ditugu gure mendiak josita. Egur industrien interesak eta administrazioen konplizidadea gure lurra kaltetzen ari dira eta berasrekin batera gure etorkizuna . Lurgaia Fundazioak hamarkada eta erdi darama basogintza eredu alternatiboak aplikatzen herritarren laguntzan oinarriturik. Dagoeneko proiektu batzuk dauzkate martxan eta guk, Lezama Bizirik eguna probetxatzen, Urdaibain daramatzaten ekimenak ezagutzera joan gara. Lurgaia Fundazioko kide bat den Jonekin ibili gara bisitan , bere azalpenak benetan izan dira interesgarriak. Gero Bermiiko Antzokira joan gara bazkaltzen . Ederto jan dugu eta orokorrean benetan egun ederra pasatu dugun elkartearen egunean.
  • Diciembre

    IGOR URRUTIREN HERIOTZAREN V. URTEURRENA POLITA , EZBERDINA ETA UNKIGARRIA

    Aurten Urrutiren heriotza gogoratu dugu era polit, ezberdin eta unkigarrian. Aurreko urtetan ez bezala, honetan azaroaren 28ko aurreko eta osteko asteburuetan Bildu gara lagunak Igor gogoratzeko. Horrela azaroaren 25ean senideraen etxaldean landatutako haritzaren inguruan 70 bat lagun Bildu ginen eta Ekidazu herriko abesbatzaren laguntzaz kantetan aritu ginen, familiarekin batera. Gero herri bazkari bat ospatu genuen Goitioltzako txokoan, eta LABek gonbidatutako Lucyrekin, Canarietako aktibista eta Igorren laguna, solasaldi ederra izan genuen. Hurrengo asteburuan , azaroaren 30ean, Igorri hain gustoko zituen La Polla Recordseko abestiak entzuteko aukera izan genuen, Oxangoiti tabernan antolatutako kontzertuan. Bertara etorri zen Tokan 2 La Polla taldea eta era ederrean Evaristoren kanta ezagunenak bertsionatu zituen.
  • Diciembre

    URTEKO BATZARRA ERREKATXUN ( tiro zelaiaren itxieraren 10.urteurrenean)

    2008 urteko abenduan Lezama Bizirik elkarteak 2 urte baino ez zeukan . 2006an ezartutako Bilbo Metropoliko PTP delakoa Lezama herriarentzat izugarrizko mehatxua zela eta 120 bat lezamarrok sortu genuen elkartea gure etxearen geroa defenditzeko eta, esan daiteke, horretan darraigula gaur egun. Baina garai horretan beste arazo batekin egin genuen topo...Errekatxun Udalak toleratutako tiro zelai ilegal batek bortizki kutxatzen zuen gure ingurua, zarataz eta ondakinez. Jarduera guztiz arauetatik kanpo zela eta ardura zeukaten ajente guztiekin jarri ginen harremanetan, administrazioak barne. Gora behera ugari bizitu eta gero 2008ko abenduaren hirugarren astean Udalak Errekatxu okupatzen zuen tiro jarduera bertan behera uzten zela iragarri zuen. Ordutik ona Errekatxu pitika pitika errekuperatzen ari da , hainbeste urtetan jaurtitako material kutsatzaileak bertoko basoan jarraitu arren. Beraz itxieraren 10. urteurrena izanda oso egokia iruditu zaigu Errekatxun ospatzea elkartearen urteko batzarra ere. Horrela ,lehengo aldiz ere Udalak emandako baimenaz , ingurua bisitatu eta guardetxe barruan batzarra burutu dugu oso oso gustura. Benetan atsegina, sinboliko eta esanguratsua . Oharra: Bide batez bai inguru naturala , baita guardetxea bera ere oso erabilgarri direla ohartu gara. Gure ustez , eta hau Udalari zuzentzen diogu, aurrekontu txikiko hobekuntza batzukin guardetxea oso lokal ona eta probetxatzekoa da lezamar auzokide eta elkarte guztiontzako , are gehiago kontuan hartuta Lezaman pairatzen dugun lokal publiko eskasiaz.
← 2019
2017 →
  • 2015 Lezama Bizirik
  • Facebook
  • Lezamako Udala
  • Eusko Jaularitza
  • Lezamako Mugetatik
  • Lezama Saretzen
  • Lezamako Udala
  • Lezamabizirik
  • Noticias
  • Publicaciones
  • Fotografías