MAHAI INGURUA,  LEZAMAKO ETORKIZUNA GAIA....ETA PNVK KALE EGIN
	
																	
						Otsailak 27an ,  Lezamako Etorkizuna eztabaidagai,   MAHAI INGURUA burutu genuen. Ondo prestatua aurretik...Diputazioarekin berba egin  PTP  berrikuspenarekin dabilen teknikoren  bat bidaltzeko. Hasieran hitz onak , gero ezetz ," beraiek badaukatela bere parte hartze prozesu propioa". Zer nolako konzeptua daukaten  gure administrazioetan parte hartzeari buruz !. Foru Aldundiak ezetz  baina  berehala  Berrikuspenaren Aurrerapen dokumentoan  erredakzioan ibilitako teknakari bat , arkitekto andre  bat, Aintzane  del Rio,prest agertu zitzaigun  Mahai Ingurura etortzeko. Milesker Aintzane !, instituzio eskas hauek  uzten dituzten hutsuneak  zu bezalako  pertsona konzienziatuek bete behar dituzte oraindik.   Geroago  Lezamako PNVrekin ( Alkatea ) eta EH Bildurekin  harremanetan jarri ginen  beraien presentzia bermatzeko . Printzipioz, mahai inguruaren data  baina hile eta erdi lehenago,  arazorik ez ...Mahai Ingurua  prest geneukan . Lokala hartu, kartelak zein  zabalpen  bitartekoak prestatu, …...eta 2 egun baino faltatzen ez zirenean….PNVren ezetza ailegatu zitzaigun. Alkatearen hitzetan  "ez zuten egoki ikusten haien presentzia bertan…". Beste dezepzio bat , zenbat doaz?,  orain  40 urtetik ona  legealdi guztietan  Lezaman gobernatu duen alderdiak ez du egoki ikusten  Lezamako  geroari buruzko  bilera zabala eta publiko batera  etortzea.  Benetan adierazgarria.
 Hala ere  Aintzane  , EH Bilduko ordezkariak eta  Lezama Bizirikoak  bertan egon ginen. Pare bat dozena lagun gure herriaren geroari  buruz  solasaldian oso gustura . Ikasten, aportatzen , parte hartzen...hori dugu bidea!