• Febrero
    XII LEZAMAKO MUGETATIK IRAILAREN 2AN , ZAPATUAN
    MUGETATIK KLUBAK OHAR HAU BIDALI DIGU , BAZKIDEI BIDALTZEKO:

    2017KO MUGETATIK ZAPATUAN ( IRAILAK 2AN)
    Kaixo , MUGETATIKen lagun!
    Ohar hau bidaltzen dizugu bi berri helarazteko, ea interesekoak dituzun!:
    Lehenengoa , esan genizun moduan, 2016ko Lezamako Mugetatik parte hartzeko ordaindu zenutenaren zati bat, 400 euro, “Ongi Etorri Errefuxiatuak” elkarteri eman diogula. Zure aportazioari esker hurrengo urteetan ere , aurrekoetan bezala, horrelako ekimen solidarioekin segitzea espero dugu.

    Eta bigarren berria, 2017KO XII LEZAMAKO MUGETATIKekin lotuta dago. Aurten , adi egon, IRAILAREN 2an, ZAPATUAN, ospatuko dugu. Egun horretan Antolin Deuna jai ospetsua da Lezaman eta Legina Auzoan kristoren erromeria egiten da. Handik pasatuko da aurtengo ibilbidea jaiaz disfruta dezazuen. Horiek eta beste nobedade batzuk prest ditugu hurrengo MUGETATIKan. Zure gustukoak izatea espero dugu.
    Apunta ezazu zure agendan….2017ko Mugetatik badator!
    Besarkada bat eta , gogoratu, Irailaren 2an , zapatuan, Lezaman itxarongo zaitugu.

    Lezama Bizirk