• Diciembre
    TXORIERRI, TXORI GUTXI ETA TIRO GEHIEGI
    Gaur, domeka, eskopeten danbatekoak entzuten ari gara Txorierri guztian. Danba-danba, binaka, eta, askotan erreklamo bezala edo, beste tiro pare bat. Tiro baten zaratak beste ehiztari bat motibatzen ei du eta horrek ere danba-danba.
    Halakoetan galdera bat baino gehiago etortzen zaizkit burura, eta zuri ere bai, seguru asko.
    1- Tiroa zeri jaurtitzen diote? Zein txori klaseri?
    2- Non dago hainbeste txori? Baserri inguruetan zozo batzuk ikusten dira, birigarro gutxi… baina inguru horietan debekatuta dago tiroka ibiltzea.
    3- Gehien ikusten diren txoriak beleak eta mikak dira. Horiei jaurtitzen diete?
    4- Bide eta etxe inguruetan arma funda barruan eroan behar bada, zergatik ez dute legea betetzen?
    5- Legea betetzeko ezin bada inon ere ehizean ibili, hau da, debekatuta badago eskopeta zorrotik kanpo eta tiro egiteko prest eroatea, agindutako distantziak errespetatu behar badira, zergatik ibiltzen dira mendiko bideetan eskopeta sorbaldan edo eskuetan beti tiro egiteko prest? Zer dela eta inpunitate hori?
    6- Gero eta txori gutxiago badago, zergatik ez da horien ehiza debekatzen?
    7- Eukaliptoetan ez dago txoririk, ez beste bizidunik.
    Amaitzeko. Nahiago dut txorien kanta etxe inguruan edo mendi buelta bat ematera noanean entzutea, eskopeten danbatekoak entzutea baino. Eta zuk?

    Lezama Bizirk