Mugetatik klubak  informatu duenez, aurtengo Lezamako Mugetatik  Mendi Lasterketa eta Ibilaldian  izen emateagatik batuko den diru kopurutik zati bat "Ongi Etorri Errefuxiatuak" elkartearentat  izango da. 
 2016ko edizioan be  elkarte honetako kideak  presente egon ziren ekitaldian , materiala saltzeko mahai bat jarri eta  Lasterketa eta Martxako sariak ematen. Halaber, antolatzaileek  izen ematetik ateratako 400 euroko laguntza  bideratu zuten  errefuxiatuen inguruko ekimenetan erabiltzeko.
Lezama Bizirikek,    Ongi  Etorri Errefuxiatuak  elkartearen lana eta konpromezuarekin  bat etorrita,  Mugetatik klubaren  erabakia  goraipatzen du   eta  Martxa eta Lasterketan  parte hartzeko  dei egiten die  herritar guztiei.