Aurtengo LEZAMA BIZIRIK EGUNA   maiatzaren  13an , Isidro deunaren bezperetan eta  zapatua , ospatuko dugu.  Ezohiko ospakizuna izango da  baina  zuen gustukoa izan  eta  parte har dezazuela espero dugu. Hauxek dira gure erreferentziak: Lezama,  GR 280 , kostan hasi eta gure herritik pasatzen den  ibilbide ederra,  Bilbo Metropolia izendatutakoaren  bazter  atseginenetakoren bat  ibiltzen ezagutzea,….eta gure Jabirekin ospatu ahal izatea , aurreko urte guztietan  ospatu dugun bezala, bera  sortzaile eta  antolatzaile  nagusitariko bat  izanda. 
Kosta aldera doan  ibilbide hau  elkarrekin egitea  proposatzen dizugu, naturaz gozatzen …ibilbidearen azken muturreraino ,Gorlizen.  Eta bertan  ekimena burutuko dugu  bazkari –erromeri batekin, ondartza ondoko parkean.
Ez larritu . Ekimena  egiteko aukera ezberdinak proposatuko dizkizugu, denen  baldintzak  kontuan hartuta :  1-Aukera bat  ibilbide osoa , bi etapetan,  oinez egitea izango da  ( guztira 40k  gutxi gora behera) Lezama-Sopela-Gorliz. Irteera  aurreko egunean, ostiralean, arratsaldean goiz, Sopelan afaldu eta  lo egiten. Zapatuan , 9:00etan inguruan, azken zatia egitera datozenekin elkartuko dira  Sopela –Gorliz ibilbidea egiteko.  2-Beste aukera bat da , zapatuko zatia  bakarrik oinez egitea.  Sopela-Gorliz , 15 k , paseotxo erreza zein atsegina kostaldetik. Aukera honetakoak Sopelaraino kotxez edo garraio publikoan  joango dira , bertan  itxaroten daudenekin  batzeko ( kontuz hitz ordua ) 3- Hirugarren  aukera , inolako aitxakirik inork ez eukitzeko, Gorlizeraino kotxez edo garraio publikoan  zuzen joatea da .  Hitz ordu jakin bat jarriko genuke denentzako ( 13:00 izan daiteke) , bazkari-erromeriaren inguruan  batzeko, ondartza ondoko parkean.   Edonork beste aukeraren bat proposatu nahi izatekotan…proposa dezake arazo barik.
Antolakuntzaz,  Sopelako erreserbak edo  bazkari –erromeriko  zehaztasunak, Lezamara bueltarako garraioa…etabar Lezama Bizirik  arduratuko da , hori bai ,  sortutako gastuak  denen artean egin beharko dugu.
Anima zaitez eta  ingurukoak anima itzazu, ederto  pasatuko dugu!. Eta , ezin ziurtatu arren,  agian ez dizugu HAPOri buruz berririk emango. Probetxa ezazu!
Este año el LEZAMA BIZIRIK EGUNA  lo vamos a celebrar el 13 de Mayo , en las vísperas de  San Isidro.  Va a ser una celebración atípica pero esperamos que os guste y participéis. Las referencias son  Lezama , la  GR280 ,  bonito camino que pasa por nuestro pueblo  desde la costa ,  conocer a pie una de las partes más amables de  lo que llaman el Bilbao Metropolitano, …y  poder celebrarlo con  Jabi, tal y como ha ocurrido  todos los años anteriores en los que ha sido   el principal organizador.  Proponemos andar juntxs por este camino  hacia la costa  , disfrutando  de la naturaleza…hasta el final del camino en Górliz.  Para acabar con una comida –romería  en el parque junto a la playa.
Vamos a proponer  varias  opciones  , esperamos que  a la medida de las posibilidades  de todxs: 1-Una opción es  hacer toda la distancia  íntegramente a pie en dos etapas (Total  unos 40km)Lezama-Sopela-Gorliz. Saliendo el viernes  a la tarde pronto ,para cenar y dormir en Sopela. El sábado , hacia las 9:00, se juntarán  para hacer  el trayecto Sopela-Gorliz con  lxs que se sumen  ese día   ; 2-Otra opción es hacer el camino del sábado 13, unos 15km. ,Sopela-Gorliz, un  bonito y fácil paseo  por la costa.  Se acercarán  a Sopela en coche particular o transporte público el mismo sábado y  se sumarán  ( cuidado con la hora) a lxs que les estén esperando  en Sopela. 3- Una tercera opción ,  para que nadie  pueda poner disculpas,  será  ir   en coche particular o  Tte público directamente a Górliz. Quedaríamos a una hora referente para todos para  la comida –romería , aproximadamente hacia las   13:00 en el parque de la playa… Si a alguien se le ocurren más opciones no tiene más que proponerlas.