Egun gutxiko  publizitatea ikusi dugu  eskola gaineko bide ondoan jarrita.  18 etxebizitza , garaje eta trasteroekin eskeintzen omen zituen    LEZIAGA  promotoreak… eta haizeak eraman  zuen kartela  egun gutxitan. Benetan premonitorioa : Egia da  garapen erresidentzial  hori sartuta dagoela  Lezamako Udalak  ezarri duen  HAPO berrian ( Actuacion Integrada A.I. 4) , eta egia da    HAPO hori indarrean dagoela  2015ko azarotik. Baina  guzti hori bezain  egia da be  Lezama Bizirik elkarteak , eta Lezamako  hainbeste auzotarrek  HELEGITEA   sartu zutela  ,    tramite juridikoa  oso aurreratuta dagoela eta  hilabete gutxi barru   , agian,   HAPO  hori   anulatuta egon daitekeela . Orain dela 5 urte    HAPO honen   berdintsuak ziren   Arau Subsidiarioekin gertatu zen bezala.
Gure elkarteak  herritarrei eman ahal dien aholku onena  hauxe da :  Dirurik ez sartzea  kolokan dauden  proiektuetan. Eta , bene benetan , HAPOk eta   berak  dakartzan proeiktu guztiak  kolokan daude.  
Lezaman  edozein  promoziotan  inbertitu baino lehen   hobe   jarritako  helegitearen  emaitza itxarotea, zoritxarreko  ezusterik  ez izateko.