LAU URTE ETA GERO...URRUTI, GOGOAN ZAITUGU.
																	
							Lau urte  igaro dira jada Igorren heriotzak  astindu gintuenetik baina  burkide eta lagunok ondo present dugu  gogoan. Azaroaren 28an betetzen da urteurrena eta abenduaren  2an , zapatuan, elkartuko gara  bera gogoratzeko. 
Oxangoititik Urrutikoetxea-Bilbao familiaren etxalderantz abiatuko gara  familiari bisitalditxo bat egitera, Igorren omenez  orain dela 4 urte  landatu genuen haritzaren  inguruan. 
Oxangoiti tabernan bazkalduko dugu  eta  bertara Bartzelonako udaleko CUPeko zinegotzia den Maria Rovira gonbidatu dugu . Igorrek  oso maite zuen Catalunya eta han be  lagun pilo bat egin zuen . Mariaren presentziak  Catalunyako oraingo egoeraz solasteko aukera  ona  emango  digu. Hortik aurtengo leloa :  IGORREN HERIOTZAREN  URTEURRENAREN KATALUNIAZ BERBETAN.  
Bazkarian parte hartzeko Oxangoiti bertan eman behar da izena zapatua baino lehen.