Loteria "nazionala" salerosteko egunak  ailegatu dira. Elkarteek, han eta hemen  gabiltza laguntza ekonomikoa eske eta, oraindik,  kasu askotan ,  loteria "nazionala" ( Españako nazioa jakina) eskeintzen dugu  laguntza hori lortzeko.  Normalean 5 euroko partizipazioa eskeintzen da , horietatik 4 euro  "jokatzeko", eta gelditzen den euroa elkartearentzat utzita.  Lezama Bizirik elkartean  uste dugu , "tradiziozko"  eta , askotan, konpromisozko joera honek  gutxienezko hausnarketarako eman beharko ligukeela  elkarte eta herritar guztioi...
5 €ko partizipazio hori hartzen dugun bakoitzean, egia da 1€ ematen diogula saltzen digun elkarteari laguntza moduan  eta hori ondo dago  baina , zer pasatzen da beste 4 €kin? .  
Ikus dezagun. 4€ horietatik Estatu españarrarentzat  - koroa, ejerzitoa, Guardia Zibila, Polizia- dira: batetik, %30a (1,2 €) zuzenean jasotzen du,  eta bestetik, sarietarako  gelditzen diren  2,8€ horien %20a (0,56€) zergen bitartez jasoko du.  Hau da, guztira, 5 €ko partizipazioa  erosten dugun bakoitzean, elkarte horri laguntzen diogu  baina batez ere  estatu espainarra finantziatzen dugu  1,76€ko  "diru laguntzarekin", agian gero, gure herrian askotan eta orain Catalunyan ikusi dugun bezala, gure kontra erabiltzeko inolako kupida barik.
Hau dela eta  herritar  zein elkarte guztiei  "elkartasun kate" faltsu  honekin amaitzea eskatzen diegu.  Tamalgarria da elkarte bati laguntzeko aurretik estatu zapaltzaile bati gehiago lagundu behar izatea.  Diru laguntza eskatzeko ahalegin gaitezen bada  elkarteok  beste bideak topatzen , eta  elkartei laguntzeko  eska ditzagun herritarrok beste tresna  duinagoak eta  koherenteagoak .