• Marzo
    EKOZINEMALDIA 2019
    Ekozinemaldia, zinema eta zor ekologikoa uztartzen dituen jaialdia, 13. ediziora heldu da aurten. Euskal Herriko 11 herritan egongo dira proiekzioak, martxoaren 25etik 31ra.
    Ekoizpen eta kontsumo eredu kapitalista eta globalizatu honek baliabide naturalak xahutzen ditu, eta bidegabekeriak sortzen ditu. Arazo horien guztien ikuspegi globala Euskal Herrira ekartzea da Ekozinemaldiaren xedea. Logika horiek ingurumena suntsitzen dute, eta milioika lagunen bizimoduak arriskuan jartzen dituzte. Horri errepresioa gaineratu behar zaio, extraktibismoaren aurrerakadaren eskutik datorren fenomenoa. Errepresioaren aurpegirik muturrekoenaren erakusgarri, eredu honen ondorio lazgarrien kontra diharduten ekintzaileen hilketak ditugu. Era berean, mundu osoan, bizitza suntsitzen duen makineria honi aurre egiten dioten komunitateen ausardia eta borroka ere goratu nahi du Ekozinemaldiak.

    Ekozinemaldiaren Bilboko egitaraua:
    Bilbon, Ekozinemaldia Bilborocken egingo da, martxoaren 25ean, 26an eta 27an.

    EGITARAUA:
    MARTXOAREN 25EAN,
    ASTELEHENA, 19:00ETAN, Mousso Faso, la patria de las mujeres íntegras dokumentala proiektatuko da (kartela ikusi hemen). Sari ugari irabazi ditu Espainiako txufaren sektoreko enpresari batzuek iruzurrez Burkina Fasoko eta Maliko komunitate nekazarien tokiko ekonomia porrotera eraman izana salatzen duen film honek.
    Mousso Faso, la patria de las mujeres íntegras. 80 min.
    Zuzendaria: Antxon Monforte.
    Trailerra: https://www.youtube.com/watch?
    Gaztelaniaz.

    MARTXOAREN 26AN,
    ASTEARTEA, 18:00ETAN, bizitza eta naturaren alde egiten duten emakumeak jarriko ditugu solasean (kartela ikusi hemen). Batetik, El Salvadorreko VIDALINA MORALES ekintzailea (Euskal Herritik biran dagoena, kartela ikusi hemen) eta SILVIA FEDERICI ikertzaile feminista eta marxista ekarriko ditugu Bilborockera. Vidalina Moralesek metal meatzaritzaren aurkako borrokan buru izan zen, hainbat emakumerekin batera, hamarkada bat baino gehiagoz. Haien borrokari esker, munduan meatzaritza mota horren aurkako lehe legeria onartu zen. Lan hori azaltzen du proiektatuko dugun dokumentalak, No tenemos miedo. Silvia Federicik Calibán eta sorgina edo Soldataren patriarkatua bezalako obra bikainen egilea da. Bestetik, Euskal Herriko hiru ekintzaile izango ditugu, haien borrokak ikuspuntu ekofeministatik azal diezazkiguten. Muskizko Coke Ez koordinadorako SARA IBÁÑEZ, Ekologistak Martxaneko ROSA LAGO eta Errekaleor Bizirik kolektiboko ESTITXU VILLAMOR izango dira.
    No tenemos miedo. 22 min.
    Zuzendariak: Glenda Alexandra Castro, William Alberto Gómez, Kevin Guzmán.
    Filma gaztelaniaz proiektatuko da. Solasaldia euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez izango da (aldibereko itzulpenarekin).

    MARTXOAREN 27AN, ASTEAZKENA, 19:00ETAN, Aralar, mundua leku den lurra dokumentala aurkeztuko dugu . Aralarko ondare natural eta kulturalaren leiho izateaz haratago, hausnarketa eta gogoetarako bide ematen duen pelikula da. Adituen adierazpenek eta mundu oniriko bateko pasarteek, Nafarroa eta Gipuzkoaren mugan dagoen mendilerro honen balioa ezagutzera ematearekin batera, kontserbaziorako deia egiten dute. Bertan bi zuzendari izango dira, Aloña Jauregi eta Ion Fontenla.
    Aralar, mundua leku den lurra. 85 min.
    Zuzendaria: Garazi Auzmendi, Iban Toledo, Aloña Jauregi, Ion Fontenla.
    Trailerra: https://vimeo.com/288001974
    Euskaraz, azpitituluekin.
    Bilboko egitarauaren antolatzaileak: Tradener, Ekologistak Martxan, Mugarik Gabeko Ingeniaritza, UPV-EHU eta Ongi Etorri Errefuxiatuak.
    Informazio gehiago: http://ekozinemaldia.blogspot.com
    Lezama Bizirk