• Noviembre
    BASO JARDUNALDIAK BILBON / JORNADAS FORESTALES EN BILBAO
    Baso jardunaldiak: Euskadiko basoak, berreskurapenera bidean
    Azaroaren 17an, 19an, 24an eta 26an, 19:00etan
    Ekoetxean (Pilota kalea 5, Bilbo)
    Sarrera librea eta doakoa
    Azaroaren 28an: irteera (izena eman behar da; 8 €)


    Euskadiko basoetako egoera sakontasunean aztertu eta basoen kudeaketa egiteko modu berriak ezagutzeko asmoz antolatu ditu Ekologistak Martxanek azaroaren 17tik 28ra bitartean gauzatuko diren jardunaldi hauek. Bost egunetan zehar, hamar adituk jardungo dute gai horien inguruan.

    17an, asteartea, gaurko Euskadiko baso-egoerari buruzko bi hitzaldi emango dira. 19an, osteguna, UPV/EHUko Ibaietako Ekologia Taldeko bi kidek baso-landaketei buruzko eraginak aztertuko dituzte. 24an, asteartea, jabe pribatu eta Bizkaiko Foru Aldundiko ikuspegia azalduko da, eta 26an, osteguna, Lurgaia Fundazioak eta Artadi Mintegiak bertako basoen alde egiten duten lana erakutsiko dute. Amaitzeko, 28an, mendi-irteera gidatua egingo da, Bizkaiko mailan basogintza-esperientzia batzuk ezagutu eta aztertzeko.

    Azaroaren 17tik 28ra “Baso jardunaldiak” izango dira Bilboko Alde Zaharrean

    Euskal baso eta basogintza gaietan hamar adituen hitzaldiak emango dira bertan. Ekologistak Martxan-ek antolatuta, ekimen hau Ekoetxean ,-Taldearen egoitzan, Pelota, 5 , behea- gauzatuko da, asistentzia libre eta dohainik delarik.

    Azaroak 17, asteartea

    Gaia: Gaur egungo egoera Euskadiko basoetan.

    19:00.- Hitzaldia: “Transformación histórica del paisaje forestal en el País Vasco”
    Txemi Martínez, Txirpial Ingurumen Heziketarako eta Natur-Gidarien Elkartearen kidea.

    19:45.- Hitzaldia: “La realidad forestal en Bizkaia y Gipuzkoa”
    Pako Zufiaur, ekonomilaria eta baso-kudeatzailea.

    20:30.- Mahai ingurua

    Azaroak 19, osteguna

    Gaia: Baso-landaketen eraginak

    19:00.- Hitzaldia: “Plantaciones de Pinus radiata y Eucalyptus globulus: efectos sobre la biota de los ríos"
    Aingeru Martínez, UPV/EHU-ren Landareen Biologia eta ekologia Saila, Ibaien Ekologiaren taldekidea.

    19:45.- Hitzaldia: "La tala de plantaciones forestales y sus efectos sobre los rios"
    Aitor Larrañaga, UPV/EHU-ren Landareen Biologia eta ekologia Saila, Ibaien Ekologiaren taldekidea.

    20:30.- Mahai ingurua

    Azaroak 24, asteartea

    Gaia: Gaurko baso-kudeaketak.

    19:00.- Hitzaldia: “Gestión de las explotaciones forestales en manos privadas”
    Aitor Onaindia, Bizkaiko Basogintza Elkartearen kidea.

    19:45.- Hitzaldia: “Administración vasca: una nueva gestión de los montes”
    Txomin Diaz, Bizkaiko Foru Aldundia, Iraunkortasuna eta ingurune naturala zaintzeko saila,
    Baso-zerbitzuaren lankidea.

    20:30.- Mahai ingurua

    Azaroak 26, osteguna

    Gaia: Esperientzia alternatiboak.

    19:00.- Hitzaldia: Restauración de los bosques autóctonos del País Vasco: figura de la custodia del territorio
    Jon Hidalgo, Lurgaia Fundazioa

    19:45.- Hitzaldia: La importancia del vivero de planta autóctona para el futuro de nuestros bosques.
    Geert Guido, Artadi Mintegia

    20:30.- Mahai ingurua

    Azaroak 28, larunbata

    Mendi – irteera gidatua. Lurgaia Fundazioa eta Bizkaiko Foru Aldundiaren adituen eskutik, Bizkaian egiten diren baso-kudeaketa batzuk ezagutuko ditugu. Aurreko izen-ematea eta informazioa: 944790119 bizkaia@ekologistakmartxan.org. Prezioa: 8 euro.
    9:00.- San Nikolas elizaren aurreko geltokian (Bilboko Alde Zaharra)
    15:00.- Bueltatzeko tokia irteerakoa izango da.

    Lezama Bizirk