• Febrero
    UTZI PAKEAN OTSOA BEHINGOZ!. AURRERANTZEAN EHIZA DEBEKATUTA DAGO ESTATU ESPAINARREAN , BABESPEKO ESPEZIETZAT ONARTUTA
    Otsoak ehiza-espezie izateari utziko dio Espainiako estatu osoan. Estatuko natura-ondarearen batzordeak, autonomia erkidegoetako zuzendari nagusiak biltzen dituena , zientzialariek eta Gobernu zentralak otsoa babes bereziko espezieen zerrendan sartzeko egindako proposamena onartzea erabaki du. Estatu espainiarrean haragijale horren ehiza behin betiko debekatzeko urrats erabakigarria da.
    Trantsizio Ekologikorako Ministerioak aurkeztu zuen proposamena. Akordioa oso tarte estuan onartu da (aldeko 9 boto, kontrako 8 eta hiru ordezkarik ez zuten bozkatu). Gaztela eta Leon, Galizia, Asturias, Kantabria, Andaluzia, Madril, Murtziako Eskualdea eta Euskal Autonomia Erkidegoak aurka bozkatu zuten. Eta Nafarroa, Valentzia eta Ceuta abstenitu egin ziren
    "Egun historikoa da; azkenean, ekologisten urte askotako borrokaren ondoren, lortu da. Eskaera bat egiten dut: Autonomia erkidegoek otsoak hiltzeari uztea eta agindua BOEn atera arte ez itxarotea! ", adierazi du Theo Oberhuber Ekologisten kanpainen arduradunak.
    Proposamenak batzorde zientifiko baten nahitaezko bermea zuen, zeinak otsoa Babes Bereziko Araubidean dauden basaespezieen Zerrendan (LESPRE) sartzea sustatzen baitu.
    Lezama Bizirik-en aldetik, gure poza adierazten dugu, animalia honen jazarpen bidegabe eta etengabearekin amaitu delako, txosten tekniko-zientifikoetan oinarrituta. Halaber, gure etsipena berriro adierazten dugu, eztabaida honetan Eusko Jaurlaritzako ordezkariak defendatu duen planteamenduagatik. Ordezkari horren botoa otso-ehizaren legezkotasunari eustearen aldekoa izan da. Hala ere, ez dago Euskal Autonomia Erkidegoan otsoaren presentzia etengabearen ebidentziarik abeltzaintzarentzat benetako mehatxua denik, ez dago otsoa babesteko neurriak proposatzen dituztenen aurkako txosten zientifikorik, eta gaia ez da aldez aurretik eztabaidatu erakundeetan , prozedura demokratiko bati legokiokeen bezala.
    Azkenik, EAJk eta gobernatzen duten erakundeek ezin izango dute etorkizunean otsoaren aurkako uxaldi gehiagorik baimendu. Pozten gara!



    Lezama Bizirk